2-kloronaftalenoa kloratutako hidrokarburo aromatikoa da, C10H7Cl formula duena. Konposatuak 1-kloronaftaleno isomeroa du[1].
Sintesia
Naftalenoa zuzenean kloratuz sintetizatzen da 2-kloronaftalenoa. Normalean bi isomero monokloratuekin batera deribatu bikloratu eta trikloratuak ere eratzen dira[2].
Ezaugarriak
2-kloronaftalenoa usainik gabeko solido sukoi zuria da. Ez uretan disolbatzen. Oxidatzaile sendoekin erreakzionatzen du[1].
Erabilera
2-kloronaftalenoa fulerenoak sintetizatzeko baliatzen da[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak