1999ko Urkiolako Igoerabizkaitar lasterketa honen XXV. ekitaldia izan zen. Abuztuaren 8an egin zen. Talde profesionalez aparte, Banaka eta Cafes Baque talde amateurrak ere parte hartu zuten. Hala ere, epaileek bigarren talde honetako hiru txirrindulariei (Iker Camaño, Arkaitz Areitio eta Aitor Galdos) parte hartzea galearazi zieten. Txirrindulari hauek, ezin izan zuten lehiatu eta kanporatuak izan ziren 23 urte azpiko kategorian hiru urtez egon ez zirelako. Txirrindulariak eguerdiko ordu batean atera ziren 160 km-ko ibilbidea egiteko. Egun honetan, 15 taldetako 123 txirrindularik parte hartu zuten, eta horietatik, 71 amaitu zuten.
Urkiolako lehenengo pasaeran, Aitor Osa bakarra izan zen. Atzetik, 13 txirrindulari talde bat pasa zen. Piepoli eta José María Jiménez talde honetatik kanpo geratu ziren eta Aitor Osa (Banesto taldekoa) gelditu zen hauek laguntzeko. Lan ona egin ostean, Aitorrek azken ahalegina egin zuen Urkiolako lehenengo aldapan. Berehala harrapatu zuten eta hala ere, zazpigarren postua lortu zuen.
Banesto taldeak, bi txirrindularirekin, abantaila izan zuen azkenengo igoeran eta irabaztea lortu zuen.