|
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
1998ko Volta Limburg Classic (2012 urtera arte Hel van Het Mergelland deitua), Volta Limburg Classic txirrindularitza lasterketaren XXVI. ekitaldia izan zen. 1998. urteko apirilaren 4ean ospatu zen.
180 km izan zituen eta irteera eta helmuga Eijsden hirian izan ziren. Lasterketak 31 aldapa izan zituen guztira. 146 txirrindularik hartu zuten parte eta garailea Raymond Meijs herbeheretarra izan zen.
Taldeak
Gerolsteiner
Tonissteiner-Saxon
Vlanderen 2002
Rabobank Elite
AXA Cycling team
Groeninge Spurters
Pies Timmers
Golff-Gazelle
Agu Sportteam
Midden Limburg
Die continentale
Agro Adler Brandenburg
Mroz
MRL
MGI Fietsen
Lasterketa
26. kilometroan, 9 gizoneko talde batek aurrera egin zuen. Tonissteinner taldea pelotoitik tiraka jarri zen (Iñaki Barrenetxea bilbotarrarekin, besteak beste). 60. kilometroan Ralf Grabsch-i gurpila zulatu zitzaion. Hala ere, ihesaldiko taldera bueltatu zen. 75. kilometroan, taldeak 2 minutu eta 20 segundoko abantaila zuenean, Hans De Meester (Tonisteinner taldeko liderra) pelotoitik atera zen. 45 minutu ostean, ihessldiko taldea harrapatu zuen. Taldean, Grabsch-ek aurrera egin zuen helmugatik 35 kilometrotara. Geroago, bere taldekide bat, Meijs, berarekin elkartu zen. Helmugan, Meijs gailendu zen. 3 minutu eta 30 segundo geroago, Hans De Meester helmugara iritsi zen, hirugarren postua lortuz. Iñaki Barrenetxea bilbotarrak 13. postuan bukatu zuen[1].
Erreferentziak
- ↑ «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
Kanpo estekak