Espainiako futbol ligako lehen mailako 1982/1983ko denboraldiaAthletic Club euskal taldeak irabazi zuen. Real Sociedad taldeak aurreko bi urteetan (1980-81 eta 1981-82 ligak) irabazi ondoren, euskal taldeen bolada onaren jarraipena izan zen.
Ustekabeko amaiera eta ospakizuna
Modu aski dramatikoan irabazi zuen liga Athleticek. Azken partidua jokatzen ari zela, Athletic bigarrena zen Ligan, Real Madriden ostean. Hala ere, Javier Clementek gidatzen zuen taldeak 5-1 irabazi zion Unión Deportiva Las Palmas taldeari eta Real Madridek 1-0 galdu zuen Valencia Club de Fútbolen aurka. Ondorioz Athleticek irabazi zuen, ezustean, futbol liga hori.[1]