1972ko Udako Olinpiar Jokoetako piktogramak 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetako kirolak eta lehiaketak sinbolizatzeko sortu ziren piktograma olinpikoak izan ziren. Otl Aicher Ulm-eko Grafismoko Goi Eskolako zuzendariak sortu zituen, eta eragin ikoniko handia izan zuten. mugarri bat izan ziren diseinu olinpikoan eta, oro har, instalazio eta zerbitzu handien seinaleztapenaren bilakaerarako, non piktogramen hedapena lagundu zuten..[1]
Ezaugarriak
Aicherren piktograma egitura-aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen beren aurrekari zuzenarekiko, 1964ko Tokioko piktogramekiko, originalen silueta antropomorfikoen ildotik abiatu arren. Kirolarien posizio fisikoen abstrakzio sinplifikatu baten ordez (Tokio 1964) lau elementuren konposizioan oinarritzen den egitura bat dago: burua, enbor-gerria, besoak eta zangoak. Horiexekin mugitzen ari den atletaren posizio guztiak konfiguratu zituzten, arau grafiko eta geometrikoen sistema zorrotz baten arabera: Karratu baten barruan, piktogramen lerroak 45º-ko edo 90º-ko angeluetan oinarritzen dira.[2]
Piktogramen adierazkortasuna eta Jokoekin lortutako identifikazioa hain handiak izan zire non Montreal 1976an Municheko piktogramak erabiltzeko baimena eskatu zuten, eta funtsean haietan aldaera txiki batzuk eginez (Georges Huel eta Pierre-Yves Pelletier diseinatzaileen bidez), berdina da erabilitako sorta.[3] Irudietako posizio zehatzak gutxitan aldatzen dira, adibidez judoaren piktograman.[4] Urte batzuk geroago, Calgaryko Neguko 1988ko Jokoetan, berriz Munichekoak erabili zituzten, negukoak ere sortu baitzituen Aicherrek bere sortan, ez zirenak erabili Sapporo 1972an (Munich baino zazpi hilabete lehenago izan ziren Neguko Joko haiek), baina bai beste zenbait kontestutan gero, Calgary 1988az gain.[5]
|
|
|
Municheko sortako atletismoa eta futbola, eta sorta bereko beste hiru, neguko kiroletakoak, ez zirenak noski Udako Joko hauetan erabili baina bai gerora Calgary 1988an, adibidez.
|
Erreferentziak
Kanpo estekak