1962ko Asturiasko meatze-greba (huelgona edo isiltasunaren greba izenez ere ezaguna) langile-greba izan zen, 1962ko udaberrian, Francoren diktaduran.[1] Greba bi hilabete geroago amaitu zen, meatzari ugari erbesteratuta, errepresio gogorra eta aldarrikapen batzuk lortu ondoren.[1]