1915 Çanakkale zubia (turkieraz: 1915 Çanakkale Köprüsü) Turkian dagoen zubi esekia da Dardaneloak itsasartea zeharkatzen dituena. Berezko izena 1915 da eta urte hartako martxoaren 18an Gallipoliko guduan otomandar itsas-armadak izandako garaipena omentzen du.
Çanakkale probintziako Lapseki eta Gelibolu herriak lotzen ditu. Itsasarte turkiarrek duten seigarren zeharkabidea da, Bosforoko hiru zubi eta bi tunelekin batera. 2022an ireki zen eta munduko bigarren zubi altuena da.
Historia
1990. hamarkadatik bazen Dardaneloak zeharkatuko zituen zubi bat eraikitzeko asmoa eta Turikiako Gobernuak 2016an proiektua argitaratu zuen.
Diseinua Turkiako Tefken, Danimarkako COWI A/S eta Hego Koreako Pyunghwa Engineering Consultants (PEC) konpainiek egin zuten eta Turkiako bi enpresak (Limak eta Yapı Merkezi) eta Hego Koreako bik (Daelim eta SK) osatutako kontsorzioak eraiki zuen[1]. 2017ko martxoan hasi zituzten lanak[2] eta bost urtetako lanen ondoren 2022ko martxoaren 18an ireki zen zubia.
Ezaugarriak
1915 Çanakkale zubiak 3.563 metrotako luzera du, sarrera eta irteerako biaduktoak kontutan hartuta 4.608 metro. Horrek Turkiako zubi luzeena bihurtzen du. Bi dorrek eusten diote zubiari. 334 metrotako altuera dutenez Turkiako zubi garaiena ere bada[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak