1895 zineman
Gertaerak
- Otsaila - martxoa: Robert W. Paulek eta Birt Acresek 35 mm-ko lehen kamera sortu eta erabili zuten, Kineopticon izenekoa.
- Otsaila: Frantzian Auguste eta Louis Lumière anaiek Zinematografoa (Cinématographe) diseinatu eta sortu zuten; makina honek filmak egiteko balio izateaz gain, proiekzioak egiteko ere pentsatua zegoen.
- Martxoaren 22a: Lumièretarrek lehenengo filmen proiekzioa egin zuten.
- Iraila: C. Francis Jenkinsek eta Thomas Armatek euren gailua aurkeztu zuten Atlantan: Phantoscope zinema-proiektagailua.
- Azaroa: Alemanian Emil eta Max Skladanowsky asmatzaileek euren proiektagailua sortu zuten.
- Abenduaren 28a: Lumière anaiek ordaindu beharreko lehen emanaldia eskaini zuten Pariseko areto batean (Grand Café, 14, Boulevard des Capucines). Hainbat historialarik data honetan ikusten dute zinema komertzialaren eta aisialdikoaren abiatzea.
1895eko filmak
Jaiotzak
Kanpo lotura
Kanpo estekak
|
|