-oze

-oze amaiera edo atzizki toponimikoa ohikoa da euskaraz, Euskal Herriaren ekialdean eta bereziki Pirinioen alde bietan. Atzizkiaren hedadura are ekialderago iristen da, inguruko erromantzeetako atzizki parekideek erakusten dutenez: -ués forma aragoierazkoa eta -òs okzitanierazkoa dira forma ohikoenak. Baina atzizki parekideak asko dira, aldakorrak hizkuntza batetik besterako formetan, eta iristen dira Kataluniaraino; adibidez: -ons, -òs, -osse, -ost, -ous, -otze, -ues, -ués, -ueste[1].
Jatorria
Aditu batzuen arabera, substratu euskal-akitaniar baten adierazgarri dira toki-izen hauek (Gerhard Rohlfs, Jean Séguy), baina Julio Caro Barojaren arabera batzuk dira baskonikoak eta besteak berriz jatorri galo-erromanikokoak[2].
Rohlfsen arabera, atzizkiak laguntzen duen izenaren lehen partea pertsona izen bat da, eta -oze delakoak jabetza adieraziko luke[3]. Galoze izenak, adibidez, adieraziko luke "Gallus delako baten tokia", adibidez. Zentzu horretan -ain amaiera ohikoak duen funtzio bertsua luke atzizki toponimiko honek.
Rohlfsen iritziz -ŏssu zen jatorrizko atzizki akitaniarra, Joan Corominesek -osse zioen, baina Koldo Mitxelenaren arabera -ox amaiera izango zen jatorrizkoa, eta bokal gehikuntza latinizazioaren ondorio bat[4].
Adibideak
Euskaraz izen asko -oze erako amaierarekin arautu ditu Euskaltzaindiak, baina ez du esan nahi hori denak forma kanoniko bat. Tokian tokiko lekukotzak desberdinak dira, nahiz eta kasu batzuetan, aldakorrak. Esate baterako, Galoze herriari dagokionez, Mikel Belaskok aipatzen ditu Gallos, Gaios, Galloze eta Galloxe formak euskaraz jasoak, eta ez prezeski Galoze.[5]
Euskal Herriko adibide batzuk, parentesi artean nola diren aragoieraz eta gaztelaniaz:
Euskal Herritik kanpo[6]:
- Lixoze (Lichos frantsesez, Bearnon)
- Ezkoze (Escos frantsesez, Bearnon)
- Zigoze (Sigüés gaztelaniaz, Aragoi)
- Urdoze (Urdués gaztelaniaz, Aragoi)
Erreferentziak
- ↑ Enzunza, Aitzol Altuna. (2015-03-03). «-AIN no es latín, casi nunca» Nabarralde (kontsulta data: 2020-08-05).
- ↑ Martinena, Ricardo Cierbide. (1980). «Toponimia navarra: historia y lengua» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 12 (34): 87–106. ISSN 0046-435X. (kontsulta data: 2020-08-05).
- ↑ Mikel Belasko. Toponimia. (kontsulta data: 2020-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri, Patxi. (2010). «Nabaskoze» Euskera (Euskaltzaindia): 361-363..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Belasko, Mikel. (2009). Gallués. Mikel Belasko - Toponimia (kontsulta data: 2020-08-05).
- ↑ «Euskal Herri inguruko exonimoak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-08-05).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.