-enko

Taras Xevtxenko, izen titpikoki ukrainarra zuen idazle nazionala; estatua elebidun bat Brasilgo hiri batean.

-enko atzizki antroponimikoa duten abizenak ukrainarren artean abizen ohikoenetakoak dira. Ukrainar abizenen formakuntzan -enko atzizkia da eratorpen modu usuenetako bat, baina ez bakarra; -iuk edo -txuk amaierak ere ohikoakm baitira, ekialderago ohikoan.

Historia

Podolia 21. mendeko Ukrainaren mapan kokatua, -enko abizenen jatorria.

16. mendeko dokumentuetan -enko erako patronimikoak Podolian kokatzen ziren batez ere, noizean behin Kiev eta Zhytomyr eskualdeetan ere bai.

17. mendean, -enko formazioak dagoeneko Ukraina ekialdeko lurraldean antroponimiko ohikoena ziren . 1649ko Zboriveko Itunaren ondoren egindako kosakoen erregistroetan, -enko abizenek abantaila kuantitatibo absolutua dute beste guztien aldean. Stepan Bevzenkoren kalkuluen arabera, Kiev erregimentuaren erregistroan -enko izenak %60 dira.

Esanahia

Ukrainako beste abizen atzizki batzuk bezala, patronimikoa adierazten du ohikoan -enko amaierak, jatorrian bederen. Hau da, noren seme edo alaba; hala nola, Ivanenko, Ivanen seme edo Pavlenko, Pavlo edo Pauloren seme. Ez bakarrik aitatasun patronimikoa adierazteko, gainera, emakume izenetan jatorria dutenak egon badaude eta: Odartxenko, Odarka emakume izenetik eratorria, adibidez[1].

Goitizen, lanbide eta abarren ondorengoak adieraz dezakete halaber -enko deitura hauek. Esate baterako:

  • Usenko: Us, bibote.
  • Bilouxenko: Bilo, zuri, Us, bibote. Bibote zuridunaren ondorengoa.
  • Xevtxenko: Xvets, zapataria.
  • Popenko: Pip/pop, apaiza (Ukrainako apaiz ortodoxoek ezkontza baimendua dute).
  • Babenko: Baba, amona.

Erreferentziak

  1. Slavutych, Yar. (1962-09-01). «Ukrainian Surnames in -enko» Names 10 (3): 181–186.  doi:10.1179/nam.1962.10.3.181. ISSN 1756-2279. (kontsulta data: 2022-03-07).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.