Óscar Esplá y Triay (Alacant, 1886koabuztuaren 5a - Madril, 1976kourtarrilaren 6a) espainiar musikagilea izan zen. Filosofiako ikasketak egin zituen baina musika bidetik jo zuen gero. Ekialde Hurbileko eskala modala hartu zuen eta haren gainean eratu zuen bere sistema harmonikoa. Haren lanen artean aipatzekoak dira La bella durmiente, Don Quijote velando las armas eta Canciones playeras obrak.