Éléonore Marie Desmier d'Olbreuse (1639ko urtarrilaren 3 – 1722ko otsailaren 5a) Jurgi Gilen Brunswick-Lüneburgekoaren emaztea izan zen. Wilhelmsburgeko kontesa izan zen 1674tik aurrera eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa 1676tik aurrera.
Deux-Sèvresen dagoen Olbreuse gazteluan jaioa, Frantzian, higanot familia bateko kidea zen. Bere aita Alexandre Desmier d'Olbreuse zen eta bere ama Jacquette Poussard du Bas-Vandré et de Saint-Marc, biak noblezia txikiko kideak. Parisera joan zen Marie de la Tour d'Auvergneren konpainian egoteko. Marie de la Tourren semea Gilen V.a Hesse-Kasselekoaren alabarekin ezkondu zen eta 1664an elkarrekin joan ziren semea bisitatzera. Bertan Jurgi Gilen ezagutu zuen eta erlazioa sentimental bat hasi zuten.
1666an euren alaba Sofia Dorotea Cellekoa jaio zen. Alaba onartu eta gero Wilhelmsburgeko kontesa izendatu zuten eta, handik bi urtera, ezkondu ziren.
Alaba 1682an Jurgi Luis Erresuma Batukoarekin ezkondu zen, bere aitaren anaiaren semea, arrazoi dinastikoak direla eta. Ezkontza desastrea izan zen eta senarrak emaztea Ahlden gazteluan gartzelaratu zuen bizitza osorako. Éléonore saiatu zen askatzen, baina ez zuen lortu. 1722ko otsailaren 5ean hil zen Cellen.