Árpád (/ˈaːrpaːd/ ahoskatua; c. 845 – c. 907) Hungariako printze handia izan zen 895 ingurutik 907 inguru arte. Tradizioaren arabera, petxenegoengandik ihesi zihoazen zazpi hungariar tribuek Árpád, magiar izeneko tribu indartsuko buruzagia, printze izendatu zuten. Bera gidari, hungariarrak 896an sartu ziren Karpatoetan, eta bulgariar, valakiar nahiz moraviarren aurka borrokatu ziren. Hungarian 1301 arte gobernatu zuen arpadiar dinastiako lehena izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak