À nous la liberté (euskaraz Guri askatasuna) 1931ko René Clair frantziar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako musikal komedia film bat da. Henri Marchand, Raymond Cordy eta Rolla France aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Louis eta Émile (Raymond Cordy eta Henri Marchand) espetxean dauden bi presoek ihes egiteko egitasmoa praktikan jartzea erabaki dute. Baina, askatasuna lortzera doazen unean, zaintzaileek atzemango dituzte. Émilek Louisengatik sakrifikatu eta espetxe zigor osoa beteko du, aldiz, Louis aske geldituko dena enpresaburu aberats bilakatu eta lantegi bateko jabe izango da. Émilek espetxe zigorra bete eta kalera ateratzen denean, ez du bere antzinako espetxeko ziega kidearen laguntzarik izango. Baina azkenean, bien arteko adiskidetasuna interes materialen gainetik garaile aterako da.
Aktoreak
Kanpo estekak