Koskorra begetalak parasitoaren presentziaz babesteko sortutako tumore onbera gisako ehuna da. Koxkor horiek landarearen meristemoetan, ehuna azkar hazten diren zeluletan sortzen dituzte, zurtoin, adaxka, kimu berri eta hostoetan eta hainbat forma har dezakete. Landarearentzat eraso edo infekzioa isolatzen du eta erasotzailearentzat eta haren larbentzat gordelekua eta elikagaia da. Intsektuek landarearen hazkundea edo zelula-banaketa azkartzen den unean, udaberrian alegia, sortarazten dituzte.
Landareetan zezidioak sortzen dituztenen artean hauek daude:
intsektuak: zinipido listorra, hainbat diptero (Cecidomyiidae eta Tephritidae), landare-zorri eta psilidoak;
Kuku-sagarrek tanino asko dituzte; hori dela eta antzinatik astringentetzat erabili izan dira, eta, batez ere, larruak ontzeko eta tinta nahiz koloratzaileak egiteko[3][4].