2020ko otsaileko Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren erantzukizunaaurretik egoniko irregulartasunekin lotuta dago. Zati bat Verter Recycling enpresari egotzi zitzaion (zabortegia enpresa pribatua izatean) eta beste bat Administrazio publikoari (enpresaren jardunaren inspekzioa behar bezala burutu ez izanarengatik).
Erantzukizun penala
Lehen egunetako krisia bideratu ostean, Eusko Jaurlaritza (inspekzioen arduraduna) eta Verter Recycling 2002 enpresa (jabea) kontrol faltaren ardura elkarri leporatzen hasi ziren:
Jaurlaritzaren arabera, istripua "zabortegia kudeatzen zuen enpresa pribatuaren" erantzukizuna zen. Hori zela eta, konponketa lanak subsidiarioki egiteko prest agertu bazen ere, kostua enpresaren gain geratuko zela iragarri zuen (80-100.000.000 eurotako gastu estimazioa).[1] José Tesán injeniari zibilaren arabera, ostera, gastu hau 1.000.000.000 eurotara igo zitekeen lanotan konplikazioak aurkitu ezkero.[2] Istriputik lau hilebetera, lanen ardura Verterrek berak hartu zuen.[3]
Enpresaren arabera, Jaurlaritzaren inspekzioek "ez zuten sekula zabortegiaren egonkortasuna" zalantzan jarri, istripuaren arrazoi nagusia alegia. Izan ere, Erkoreka bozeramaileak berak esan zuen 2019ko udan eginiko azken inspekzioan antzeman ziren irregulartasunak maila txikikoak izan zirela.[4]
Langileak kexu agertu ziren, luiziaren lehen uneetan enpresako arduradunek ez zutelako planorik ekarri, eta injeniaria ez zelako 8garren egunera arte bertaratu.[5]
Otsailaren 10ean, instrukzio epaitegiak diligentziak ireki zituen Verter Recycling 2002 enpresaren aurka, lan eta ingurumen delitua egotzita;[6] albistea Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak eman zuen, nahiz eta epaitegiak ez zuen ezer esan.[7] Egun berean, Jaurlaritzak 7 eguneko epea eman zion enpresari interbentzio plan bat egiteko, hori bete ezean haien aurkako neurriak iragarriz.[8]
Hurrengo egunetan, Jaurlaritzak Verterren aurkako salaketa jarri zuen Fiskaltzan, inspekzioan detektatutako akatsak zuzendu ez izanarengatik.[9]
Otsailaren 16an, instrukzioarekin lotutako zenbait berri zabaldu ziren:
Zaldibarko zabortegian aritutako zenbait langilek han gertatutako irregulartasunen lekukotasunak eman zituzten,[10] besteak beste zaborren negozioan "diru eta interes asko" mugitzen zirela azpimarratuz, "Eusko Jaurlaritzak bazekiela hor zer gertatzen ari zen" seinalatuz, eta "mafia" hori kontrolatu beharra zegoela adieraziz.[11] Izan ere, Zaldibarkoa fondoko arazo baten islada bezala interpretatu zen: Administrazioak ez baitzekien nora zijoazten EAEko obretako hondakinen %26a.[12] Hurrengo egunetan, Instrukzio Epaitegiaren aginduz, Ertzaintza langileei deklarazioak hartzen hasi zen.[13]
Zabortegiko arazo propioez gain, EAEko Geologoen Elkargoko zenbait kidek Ermuko autobidearen obren eragina argitu beharra seinalatu zuen. Obra hauek istripuan eragina izan zutela frogatu ezkero, ardura Bizkaiko Foru Aldundiarena izango bailitzatekeen.[14]
Otsailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak bigarren salaketa[15] jarri zion Verterri Fiskaltzan,[16] enpresak pitzaduren berri bazuela adieraziz, eta halere ez zuela aktibitatea gelditu.[9] Izan ere, Verterrek bazuen lur mugimenduen berri: luiziaren ostean lehenik enpresako Zuzendari Teknikoak, eta gero Zuzendari Komertzialak,[17] jaurlaritzako ingurumen inspektoreei horrela adierazi zieten; eta Moreno sailburuordeak ots 10ean enpresari eskatutako dokumentazioan ere adierazten zen "Otsailaren 4, 5 eta 6ean berriki agertutako arrakala batzuen gainean lanean ari zirela". Hori jakitean erabaki zuten salaketa jartzea, Administrazioa derrigortuta baitago hori egitera delitu zantzuak aurkitzen direnean.[18]
Handik egun gutxira, Bizkaiko Foru Aldundiak[19] eta Eibarko eta Ermuko udalek ere akusazio partikular
bezala aurkeztuko zirela iragarri zuten, lehen biak EH Bilduko ordezkarien ekimenez.[20] Akusazioa eramateko, hasieran azken biek Acies abokatu bulegoa kontratatu zuten, EAJ-ko Euzkadi Buru Batzarreko kide ohi batek zuzendua.[21] Baina otsailaren 28an, Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak abokatu bulegoz aldatzea erabaki zuen, eta Ermua eta Zaldibarrekin batera aritzea.[22]
Otsailaren 26ean, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iragarri zuen Verterri baimenak eman zizkioten Zaldibarko Udal Gobernuei ere erantzukizunak eskatuko zitzaiela. [23]
Otsailaren 27an, Zaldibarko Udalak ere akusazio partikular bezala aurkeztea erabaki zuen, EAJ, PSE-EE eta EH Bildu alderdien adostasunarekin.[24]
Otsailaren 28an, Juanjo Alvarez EHU-ko Zuzenbide Katedratikoak epaiketa bi urterako aurreikusi zuen.[25]
Martxoaren 5ean, Ekologistak Martxan taldeak kereila jarri zion Verter Recycling enpresari Durangoko Epaitegian, eta aztertzen ari ziren Administrazioaren kontra ere prebarikazioarengatik jotzea.[26]
Martxoaren 13an, Jaurlaritzako arduradunek seinalatu zuten, Verterrekin batera, Beltranen enpresak ere istripuan nolabaiteko erantzukizuna izan zezakeela, hondakinak ezartzen aritzen zenez.[27]
Ekaina hasieran, Ertzaintzak baieztatu zuen ikerketak kudeaketan irregulartasunak izan direla erakusten ari zela, kriminalitate zantzuekin. Zehatzago esanda: baimendu gabeko materialak isurtzen zirela; kargak etorri ahala botatzen zirela, ikuskatu barik; amiantoa kontrolik gabe hartu zela (baimena izan aurretik, alegia); langileen eskubideen kontrako delitua.[28]
Uztailaren 21ean, Verter Recycling 2002 enpresaren sortzaile eta jabe Jose Ignacio Barinaga, enpresaren kudeatzaile (eta Barinagaren iloba) Arrate Bilbao eta azpiegituraren injeniari Juan Etxebarria atxilotu zituzten ertzainek. Halere, ordu batzuen buruan deklaraziorik hartu barik askatu zituzten, Ertzaintzaren Polizia Judizialaren (atxilotzeko agindua eman zuena), Durangoko epaitegiaren (ingurumen delitua ikertzen ari dena) eta Eibarko epaitegiaren (pertsonen kontrako delitua ikertzen ari dena) arteko deskoordinazioa tartean.[29]
2022ko urrian Europako Batzordeak San Lorenzo auzo elkarteak, Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan sartutako eskari bati erantzun zion, ebatziz Jaurlaritzak ez zuela Europar Batasuneko legeen urraketarik egin. Erantzun hau Eusko Jaurlaritzak bidalitako dokumentazioan oinarriturik eman zen.[30]
Langileen segurtasunaren aurkako delituaren eta homizidioaren auzia
2021eko irailean jakin zen enpresak, fiskaltzak eta familiek epaiketaren aurretiko akordio batera iritsi zirela, Verter Recyclingeko arduradunen espetxeratzea saihestuz, eta beraz auzi penala itxiz.[31]
Halere, 2022ko urrian Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak 300.000 eurotako isuna ezarri zion enpresari "laneko arriskuaren prebentzioaren alorrean oso arau hauste larriengatik".[32]
Ingurumenaren eta osasun publikoaren aurkako delituaren auzia
2021eko irailean, Bizkaiko Auzitegiak akusazio bezala ari ziren lau udalerriei akusazioa egiteko eskubidea ukatu zien, auzitik kanporatuz. Adituek erabaki hauek kritikatu zituzten, auzia argitzea oztopatzen zutelakoan.[33] Abenduan, instrukzioaren baitan akusatuak deklaratzera deituak izan ziren, epailearen galderei erantzuteari uko egin bazieten ere.[34]
2022ko irailean, instrukzio epaileak Geyser enpresako bost arduradunen ikerketa abiatu zuen, ingurumenaren aurkako delitua egin eta agiriak faltsutu ote zituzten argitzeko. Era berean deitu zituen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko bi teknikari (Geyser enpresak egindako proiektuaren aldaketan prebarikazio delitua egin ote zuten argitzeko) eta beste teknikari bat, 2017ko zabortegiaren ikuskaritza egin zuena.[35]
Erantzukizun politikoak
Eusko Legebiltzarreko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako oposizioari egotzi zaio:
Hondamendiaren aurrean oposizio destruktiboa egitea.[42]
Rementeria Ahaldun Nagusiaren esanetan: luizitik ordu gutxira oposizioarekin hitz egin zuten, "elkarrekin aritzea posible zelakoan. Ez zen horrela izan. Zapuztua nago. Batzuek zaurietan zirikatzea nahiago dute, edozein aitzakia Gobernua higatzeko erabiliz. Laguntza ukatzea zitalkeria da. Ez geuri laguntzea: gizarteari baino".[43]
Honen aurrean, Alderdi Popularreko lehendakari Amaya Fernandezek adierazi zuen krisiari aurre egiteko politikoek bat egin beharra zutela, alderdi eta siglen gainetik.[44] EH Bilduko BBNNetako apoderatu Onintze Oleagak, berriz, “datu ofizial objektiboak” eskatu zituen, “hondamendi hau elkarrekin konpondu" ahal izateko.[45]
Aitor Elizaran ETAkide ohiaren bidez[46] EAJ-ren kontrako kanpaina bat sustatzea.[47][48]
Oposizioan edo agintean izan direnean (Zaldibarko Udalean kasu) zabortegiaren arazoa konpontzeko ezer ere egin ez izana.[49][50][51][52]
Honen aurrean, Maddalen Iriartek gaia hautes-leihatik kanpo uzteko asmoa adierazi zuen[53] eta otsailaren 21ean krisiari aurre egiteko alderdien mahai bat osatzeko proposamena luzatu zuen[54][55]);
EAJ-i egotzi zaio:
Krisiaren lehen egunetan, PSE-rengandik bereiztu nahi izana[56] (Verter Recycling enpresako zenbait kide alderdi sozialistaren hurbilekoak dira), haiek De Miguel eta Montai[57] auzietan jeltzaleekiko izan duten elkartasun faltaren ordainetan.[58]
Zaldibarko zabortegiaren arduradunakin berak eta bere alderdiak (PSE-EE) zuten loturak ezkutatzea.[62][63]
Enpresaren sorrerari eta inspekzioei buruzko informazioak lehen unetik ez ematea.[64]
Bere menpeko langileak isilarazi nahi izatea.[65][66]
Detektatutako hainbat irregulartasuni jaramonik egin ez izana.[67]
IKS-eeM errejistroan aitortutako datuak eta zabortegian sartutako tonak bat ez etortzean, lege urratzea begibistakoa zela.[68]
2019ko ekainean eginiko inspekzioaren egonkortasun txostena ezkutatzea: ordurako askotan zeharka aipatua (Verterri sekulan baino puntuazio baxuena ekarri ziona), baina sekula ez argitaratua,[68][44][69]Argia aldizkariak lortu arte.[69]
EAJ-ko kide batzuen aldetik Jaurlaritzaren kudeaketari buruzko zenbait defentsa egin diren arren, PSE-EE-ren aldetik (Ingurumen eta Lan Sailak beraien esku izanik) isiltasun ia erabatekoa mantentzea.[72][73] (Idoia Mendia lehendakarigaiaren lehen adierazpenak otsailaren 14ean izan ziren).[74]
Jaurlaritzako Saila bere esku egon denean, hondakinen arazoari behar bezala ez ekitea.[48]
Pedro SánchezEspainiako Gobernuko Lehendakariak (PSOE) otsailaren 29ean EAE bisitatu zuen, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaiari babesa emateko; ez batak ez besteak, ez zuten Zaldibarko hondamendigunea bisitatu.[75]
Jaurlaritzari egotzi zaio:
Hondamendia ekidite aldera, zabortegia behar bezala kontrolatu ez izana.[41][76][63][77]
Larrialdiaren unean, Larrialdien Kudeaketa Legea aplikatu ez izana (Lehendakariak bere menpeko sail guztien aginte bateratua hartuz);[78] horren ondoriozko deskoordinazioarekin.[61][76] Arriola Ingurumen Sailburuak ere seinalatu zuen aginte bateratu horren gabeziak arazoak ekarri zituela.[61]
Lehendakariak lehen egunetan biktimekiko erakutsitako enpatia falta, eta gaiari buruz egindako galderen aurreko harrokeria.[79][80][40][76] Urkulluk kritikak onartu zituen, damua erakutsiz eta "bere agintaldiaren une emozional garratzena" bizitzen ari zela aitortuz.[81]
Informazio politika desegokia[38][72][48][76] Urkulluk aitortu zuen zabortegian piztutako sutearen ondorioz hartutako babes-neurriak "akaso gehiegizkoak" izan zirela, alarma soziala piztuz.[81]
Zonaldean bizi diren 46.000 pertsonen artean oinarririk gabeko lasaitasun mezuak zabaltzea.[82][83][63]
Jarduera kutsatzaileen informazioa, ikuskaritzen emaitzen[84] eta hondakin arriskutsuen berri eman ez izana.[63]
Mahai teknikoa eratzeko (besteak beste Jaurlaritza, Aldundia eta Udala) zazpigarren egunera arte itxaron izana.[72]
Krisi mahaian laugarren egunera arte teknikoek ez parte hartzea (geologoek, topografoek eta injeniariek).[85]
Gerora jakin ziren irregulartasunei buruz Arriola Ingurumen Sailburua azalpenak ematetik libratu nahi izana.[86]
Honen aurrean, Jaurlaritzak onartu zituen kritika bakarrak komunikazioaren eta senideekiko enpatiaren arlokoak izan ziren; larrialdian krisiaren kudeaketa eta Sailen arteko koordinazioa ona izan zirela, eta Jaurlaritzaren kontrola egokia izan zela mantenduz.[103]
Istriputik hilebetera, kudeaketa akatsen arduradun politikoen aldetik ez zen inolako dimisiorik aurkeztu; herri mugimenduek Arriola sailburuarena espreski eskatu arren.[106][63][29] Jaurlaritzaren aldetik aldaketa bakarra egin zen: Iñaki Arriola Ingurumen sailetik kentzea, Garraio sailburu izendatzeko.[107]
Erreferentziak
↑Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman :24 izeneko erreferentziarako
↑Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman :115 izeneko erreferentziarako
↑Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako
↑(Gaztelaniaz)Zelaieta, Ahoztar. (2020T07:53). [https://twitter.com/Ahoztar1972/status/1233057569482117125 «HILO
El despacho de abogados contratado por los ayuntamientos de Ermua y Eibar para personarse como acusación en el juicio del vertedero de Zaldibar lo preside el exresponsable de Relaciones Exteriores del PNV, miembro del EBB entre 2007 y 2016.
En la foto junto a Ortuzar.pic.twitter.com/hT2VuMS3WG»] @Ahoztar1972(Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
↑«Rementeria: "Hay todavia riesgo de nuevos derrumbes en el vertedero. Hay grietas grandes"» El Correo 2020ko otsailaren 27a (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 27a).
↑(Gaztelaniaz)Mendia, Idoia. (2020T02:18). [https://twitter.com/IdoiaMendia/status/1230074117430423553 «Quiero volver a enviar mi solidaridad a las familias de Joaquín y Alberto y a la población de Ermua, Eibar y #Zaldibar.
Las instituciones tenemos que afrontar que, aunque se haya cumplido con toda la normativa vigente no ha sido suficiente para evitar esta tragedia.pic.twitter.com/HiN9tYjK2Y»] @IdoiaMendia(Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
↑Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman :169 izeneko erreferentziarako