Yo soy aquel negrito... (La canción del Cola Cao moduan ere ezaguna) 1950. hamarkadan Cola Cao kakao-hautsa iragartzeko egindako iragarki ezaguna da.
Iragarkiaren egilea
Cola Cao 1940an sortu zen, José Ignacio Ferrero Cabanachek eta José María Ventura Mallofrék Nutrexpa S.A enpresa sortu zutenean Bartzelonan, Gràcia auzo ezagunean. 1945era arte Cola Cao ez zen erregistratu produktu eta marka bezala. 1950eko hamarkadan, produktu izarrak benetako iraultza hasi zuen publizitatearen arloan, Yo soy aquel negrito abestiari eta iragarkiari esker.
Yo soy aquel negrito (1955), Cola Cao iragarkiaren kanta famatua Aurelio Jordik idatzi zuen, Roberto Rizzok abestua. Aurelio Jordi Dotras 1932ko martxoaren 13an Bartzelonan jaio zen eta 2004ko apirilaren 4an hil zen, 72 urte zituela. Musikan profesionalki jardun gabe (bizitza osoa ehungintzaren arloan egin zuen lan), historia egitea lortu zuen irratian zabaldu zuen musika-pieza bakar honekin. Gainera, jendearen sinpatia irabazi zuen, agertzeko une zehatzetik, modetatik eta gustuetatik harago. Hala ere, baliteke bera ez izatea publizitateko klasikoaren benetako egilea, Juan Martorell baizik. Historialari askok diotenez, Juan Martotellek bere egile-eskubideak saldu zituen kantak arrakasta izan baino lehen, behar ekonomikoak zirela eta.[1][2]
Testuingurua
Espainiako gerra zibila (1936-1939) amaitu berria izanik, 40ko eta 50eko hamarkadetako publizitatea normaltasunera itzultzearen sentimenduan oinarritzen zen. Irratia une honetan bide nagusia da eta iragarki erraz eta soilez beteta dago. Yo soy aquel negrito iragarkia 1955an SER irratian entzuten hasten da, gainera, Matilde, Perico y Periquín SER irrati-kateko telesaila babesten hasiko da. Geroago, 1962an lehen aldiz agertu zen telebistan, Estudios Morok egindako marrazki bizidunez lagunduta. Iragarki honetan, ume beltz batek kakao aleak batzen eta, aldi berean, Cola Cao dituen onurak abesten zituen.
Zergatik berezia eta ospetsua den
Iragarki honen berezitasuna abestian dago, hain herrikoia izanik oso ezaguna bihurtu delako. Horregatik, askotan Cola Cao markari buruz hitz egiterakoan burura etortzen zaigu iragarki kanpaina hori. Abestiaren ospea hainbat faktoreen emaitza izan da: askotan iragartzea, ezagutzeko erraza izatea, musikalki itsaskorra izatea, kanon estetikoak segitzea, jingle baten sormena erabiltzea (garaian berrikuntza handia izanik), garaiko musika estiloa izatea… Yo soy aquel negrito erreferente bat bihurtu zen publizitate munduan. Gaur egun ere, erreferente gisa jarraitzen du eta oso zaila da lortzea Cola Cao markak lortu zuena jingle adierazgarri honekin.
Iragarkia edo kanpaina
Iragarkiaren bizkarezurra jinglea da. Haur kanta alaia eta dibertigarria du. Iragarki osoan zehar entzun daiteke jinglea, eta honi lagunduz bi irudi mota agertzen dira: lehenik, marrazki bizidun atseginak eta, bestetik, produktuaren irudiak. Jakinda iragarki hau irrati formaturako egina izan zela lehendik, konposizio musikala animaziokoa baino landuagoa dago.
Iragarkiaren edukia
Jingleak produktuaren deskribapena egiten du, bere erabilera eta kontsumitzaile ezberdinak aurkeztuz. Kanta hasierak honela dio:
“Yo soy aquel negrito
del África tropical
que cultivando cantaba
la canción del Cola Cao
...
Formari dagokionez, erabilitako doinua nota musikal sinplea da. Hau da, notak oso laburrak dira eta horrela errazago ikasten da. Gainera, jinglearen erritmoa oso nabaria da. Hots, kortxeen eta kortxeaerdien batzuen konbinazioak erabiltzen dituzte, kuaternarioko konpas batean antolatuta (4 pultsazio bakoitza). Taupadak minutuko 126 taupada inguru izaten dira.
Beren maisu eta eraginak
Spot-a kaleratu eta gero, oso ezaguna bihurtu zen. Espainian jende gehienak abestia zekien; gaur egun ere oso ospetsua izaten jarraitzen du. Hala ere, hainbat kritika agertu ziren urte batzuk geroago. Gainera, orain dela hiru urte Cola Cao Shake-en salmentak sustatzeko, iragarki bat egin zuten gizon beltz bat agertzen zena 80 hamarkadako arroparekin eta honek, berriro, Cola Cao markaren baloreak zalantzan jarri zituen.
Egiten zaizkion kritikak
Kanpainari egin zaizkion kritikak gehienak negrito hitzak erabiltzeagatik izan dira. Arrazista zela kritikatzen zuten. Hori dela eta, urte honetan egindako abestiaren eguneratzean, Cola Caoren baldintza bat zen negrito hitza ez erabiltzea.
Nola ikusten den gaur egun
Gaur egun, denok ezagutzen dugun iragarkia da, gehienok abestiagatik, abesti herrikoia bihurtu delako. 2020an, Manu Guix produktorea eta musikalariak produzitu du abestiaren eguneratze bat 65. urteurrena ospatzeko.[3]
Bibliografia
- Añaños Elena , Valli Anna eta Gamero Barbara , (2005), "¿Como perciben los niños la publicidad de Cola Cao?", Bartzelona.
- Espinosa Mirabet Silvia, (2012), "Analisis de un jingle iconico: ¿Porque cuesta tanto crear otro "Negrito del Cola-Cao"", Girona.
- Sánchez Porras M. J., (2013), "La persuasión de la música en la publicidad. El ejemplo Coca-Cola", Granada.
Erreferentziak
Kanpo estekak