Xingu Brasilgo ibaia da, Amazonas ibaiaren eskuinaldeko adar nagusia. 1.640 kilometro luze da, eta 520.300 kilometro koadroko eremua drainatzen du. Serra do Roncador eta Serra Formosako mendikateen artean du iturburua, eta Mato Grosso eta Pará estatuetatik igarotzen da. 150 kilometrotan ontziz ibil daiteke, baina ibilguan zehar, erdi eta behealdean bereziki, ur-laster eta jauzi ugari dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak