Xabizar

Xabier Malbadi (Albiztur, Gipuzkoa, 1991), Xabizar izen artistikoaz ere ezaguna, Albizturko soinu jotzailea da, musikari familia batekoa, zehazki Iñaki Malbadi trikitilariaren eta Marta Cocho[1] txirula-jotzaile irakaslearen semea. Aitak ez bezala, Xabi gaztetatik aldendu zen musika tradizionaletik, beste musika estilo batzuk ikertzeko. Zesuma[2] taldearekin hasi zuen musika-bidaia 2009an[3], Fermin Muguruza eta Su Ta Gar-etik[4] Ghostbusters eta Sting-era[5] bitarteko guztia joz.

10 urteko bidaia honen ondoren, 2017ko[6] eta 2019ko[7] trikitixa txapelketetan estilo musikalak nahasteko gaitasuna erakutsi zuen, non Paco de Lucía-ren "Entre dos Aguas" rumba ezaguna arin-arin erritmoan jo zuen[8], eta Roy Hargrove-ren "Strasbourg St Denis" jazz estandarra fandango erritmoan[9], baita Leonard Cohen-en "Hallelujah"[10] eta "Queen" abestien nahasketa bat ere[11]. Txapelketetan egon zen denbora ez zen oharkabean pasa, hainbat trikitixa jaialditan parte hartzeko aukera eman baitzion[12][13]. Trikitilari gehiago bere bidea jarraitzera gonbidatzeko asmoz, "Zero" izeneko bakarkako album autoekoitzi bat argitaratu zuen[14], 7 abesti bertsionaturekin, musika klasikotik (Mozart, Tchaikovsky eta Bach) bluegrass-era (Dueling Banjos) eta japoniar bideo-jokoen musikara (Mario Bros).

Sonakay flamenko-euskal taldeko kide ere izan zen[15] eta Raimundo el canastero eta Kulto Kultiborekin abesti bat grabatu zuen.

2021ean "Zertan Jolastuko Gea?" singlea kaleratu zuen[16], Chick Corea & Return to Forever taldearen "What game shall we play today?" abestiaren bertsioa, hitzak ere euskerara ekarri eta abestuz. Oraingoan beste musikari batzuen laguntza izan zuen, bere ama Marta zeharkako txirulan, Antton Telleria baterian eta Iñigo Ayestaran baxu elektrikoan.

2024an Joshua Edelman Jazz pianojolearekin emanaldi batzuk eskaini zituen[17], Traditions-Tradizioak egitasmoaren baitan.

Musika-interprete izateaz gain, 2022tik triklatuak[18][19] fabrikatzeari ere dedikatzen zaio, berak asmatu eta patentatutako trikitixa elektronikoa, instrumentuaren ikuspegiak zabaltzen dituena, teklatuak piano tradizionalerako egiten zuen modu berean.

Erreferentziak

  1. «Azala» www.badok.eus (kontsulta data: 2026-05-05).
  2. «Adi! Iskanbila. Zesuma - Tolosaldea» 28kanala.eus (kontsulta data: 2026-05-05).
  3. zesumataldea. (2009-09-21). ZESUMA - Baiona. (kontsulta data: 2026-05-05).
  4. zesumataldea. (2014-09-09). ZESUMA - JoTaKe. (kontsulta data: 2026-05-05).
  5. zesumataldea. (2015-12-16). Bass-herritar bat Madrilen - ZESUMA taldea. (kontsulta data: 2026-05-05).
  6. ««Bazegoen txapelketa gose puntu bat» - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2026-05-05).
  7. «Albizturgo Malbadi anaiak Euskal Herriko trikitixa txapelketan izan dira - Albiztur» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2026-05-05).
  8. txokomusikala2. (2017-07-13). 201707080202 Xabier eta Ander Malbadi anaiak, Trikitilari Helduen Markina Xemeingo I Trikitixa. (kontsulta data: 2026-05-05).
  9. Xabizar. (2019-11-02). Strasbourg St. Denis (3/4 time signature - Jazz Accordion cover). (kontsulta data: 2026-05-05).
  10. txokomusikala2. (2017-07-13). 201707080203 Xabier eta Ander Malbadi anaiak, Trikitilari Helduen Markina Xemeingo I Trikitixa Txa. (kontsulta data: 2026-05-05).
  11. Xabizar. (2020-02-27). Queen medley Trikitixarekin - Elgetan kasta. (kontsulta data: 2026-05-05).
  12. Lizargarate Trikitizale Elkartea. (2021-12-13). ANDER ETA XABI MALBADI 3. (kontsulta data: 2026-05-05).
  13. Xabizar. (2021-03-07). Mediterranean Sundance & Rio Ancho - Malbadi Anaiak. (kontsulta data: 2026-05-05).
  14. Xabizar. (2020-11-14). Xabizar zero: Diskoaren aurkezpena. (kontsulta data: 2026-05-05).
  15. Sonakay eta lagunak Victoria Eugenian. .
  16. Xabizar. (2021-09-09). Zertan Jolastuko Gea? - Trikitixa Jazz. (kontsulta data: 2026-05-05).
  17. (Gaztelaniaz) Cubillo, Óscar. (2024-03-21). «Los conciertos del finde: Decapitated, Messugah, Sidonie, Shen Yun, Burning, El Duende Callejero, Nando Agüeros, VVV [Trippin'you…»] El Correo (kontsulta data: 2026-05-05).
  18. «Xabier Malbadi eta triklatua. JAGOBA SALVADOR ETA ENERITZ FURYAK» Berria 2023-10-13 (kontsulta data: 2026-05-05).
  19. EITB. (2022-10-06). «"Triklatua", hausporik gabeko trikitixa aurkeztu digu Xabi Malbadik» EITB (kontsulta data: 2026-05-05).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.