Irrati-telebista ikasketak egin zituen Bilbon. Ordurako Xorroxin Irratian eta Bilboko Irola Irala Irratian musikari buruzko saioak egin zituen eta El Tubo edo Entzun bezalako idatzizko zenbait komunikabidetan zeregin berean jarraitu zuen. Horrez gain Napartheid komiki aldizkarian ere argitaratu zituen zenbait komiki.
2002an musikari emanda bizitzea erabaki zuen. Ordutik, musika elektronikoa ezagutu du, nazioarteko musikariekin harremanak estutu ditu, ERTZ jaialdiaren sortzaile eta zuzendarietako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendari izan zen (2002-2014) eta Euskal Herriko soinu-mapa osatzen ari da. Horrez gain zinemarako, dantzarako edo antzerkirako soinu bandak konposatu ditu. Aldiberean soinu-artearen alorrean hainbat egitasmo, erakusketa, instalazio eta bestelako emanaldi egin eta antolatu izan ditu munduko hainbat herrialdetan.
Lujanbio bertsolariarekin beste proiektu batzuk ere landu ditu, 2011an "Txori Mugariak" irrati performancea eta 2013eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua.[2]
2018an Afoniak aurkeztu zuen Literaktum jaialdian. Proiektu hau Arantxa Iturbe eta Luca Rullorekin batera egin zuen eta oinarrian Idazlezainek Wikipediarako grabatutako idazleen ahotsak ditu.[3]