Wilbur Wants to Kill Himself (euskaraz: «Wilburrek Bere Buruaz Beste Egin Nahi Du») 2002ko Lone Scherfig daniarrak zuzendutako drama eta komedia bat da. Jamie Sives, Adrian Rawlins, Shirley Henderson, Lisa McKinlay, Mads Mikkelsen eta Julia Davis aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eskozia, Glasgow, Wilbur (Jamie Sives) bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu. Erakarpen ahalmen handia, bereziki emakumeen artean, grazia eta xarma izan arren, ez du bere izaera ezkorra alboratzea lortzen. Haren anaia txikia, Harbour (Adrian Rawlins), aldiz, Wilbur zoriontsu egin nahi duen izaera baikor amaigabeko gizasemea da. Biak hirian bizi dira eta elkarrekin batera beren aitarengandik heredatutako liburudenda baten jabe eta langileak dira. Harbourrek liburudendako bezeroa den Alice (Shirley Henderson) izeneko emakume gaztea eta Mary (Lisa McKinlay) neskatoaren ama ezagutu eta Alicekin ezkonduko da. Mary neskato idealistak Wilburren estimua bereganatu eta haren bizitza salbatzeaz gain bizitzan bakea topatzen lagunduko dio.
Aktoreak
Kanpo estekak