Unai Aranzadi (Getxo, 1975eko martxoaren 16a) kazetari eta zinegile bizkaitarra da.
Zinegintza dokumentala ikasi zuen New Yorkeko Unibertsitatean, zinematografia Kubako Nazioarteko Zinema Eskolan eta irudi-kazetaritza Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1]
Canal+ kateko zinema sailean hasi zuen bere kazetari ibilbidea, Cannes-eko, Berlingo edo Rotterdameko zinemaldien berri ematen.[2] 2001ean Independent Docs dokumental ekoiztetxea sortu zuen, Stockholmen (Suedia). Geroztik, gatazka armatuetan eta giza eskubideetan espezializatu da, batez ere, eta mundu osoko gatazkei buruzko dokumentalak eta telebista-saioak zuzendu ditu.
Israel, Libia, Irak, Afganistan, Uganda, Nepal eta Kongoko gerren berri eman du, besteak beste. Herrialde askotako (Bolivia, India, Nikaragua, Mexiko eta Hegoafrika, besteak beste) gatazka sozial eta politikoetan ere lan egin du.[2] Erreportajeak mundu osoko telebistetan ematen ditu, besteak beste, BBC, Al Jazeera, RTVE, Canal+ eta EiTBn.
Filmografia
Erreferentziak
Kanpo estekak