Trasibulo (antzinako grezieraz: Θρασύβουλος; Gela edo Locri Epizeferi, K.a. V. mendea) Gela eta Sirakusako tiranoa izan zen (K.a. 466-465)[1]. Dinomenideak familiakoa, Gelon I.a, Hieron I.a eta Polizelo anaiak zituen. AgrigentorekinHimeraren kontra borrokatu zuen. Hieron hil ondoren, Gela eta Sirakusako tirano izan zen, politiko despotikoa izanik[2].
Bere izaera bortitza eta odolzalearengatik, K.a. 465ean Gela eta Sirakusa matxinatu ziren. Agrigentok, Himerak Selinontek eta tropa sikuloek diktadura bota zuten demokrazia moderatua jarriz eta Dinomenideak Sirakusatik egotzi zuten[3]. Trasibulo Locrira erbesteratua izan zen eta hiri horretan hil zen.
Kanporaketa urtero ospatu zen Hieron II.akZeus Eleuterios gurtzarako eraikitako aldarearen ondoan.
Erreferentziak
↑Hamaika hilabetez. Cf. Aristoteles, Politika 5.1315b