Tokamak-aenergia termonuklearrari buruzko ikerketak egiteko erabiltzen den makina da, eremu magnetiko eta energia handiak erabiliz plasma sortzeko eta atomo arinen nukleoen fusioa lortzeko erabiltzen dena. Hutsean dagoen toru-formako ganbera da, eremu magnetikotoroidala eratzen duen elektroiman-sistema batez inguratua dagoena.
Hitza errusierazkoakronimoa da: "тороидальная камера с магнитными катушками" - "toroidal'naia kamera s magnitnimi katushkami".
Sobiet Batasunean asmatu zuten 50eko hamarkadan Igor Tamm eta Andrei Sakharov fisikoek, eta batez ere 60ko hamarkadan garatu zuten, baina XXI. mendean ere lanean jarraitzen dute tresna honen arazoen eta ezarpenen gainean.