Tilman Riemenschneider (Osterode, c. 1460 – Würzburg, 1531ko uztailaren 7a) gotiko eta pizkunde estiloko bavariar eskultore ospetsua izan zen.
Biografia
Würzburgko hirian lan egin zuen batez ere, eta bertako kontseilaria izan zen 1520-1525 urteetan. Gero, ordea, kartzelan sartu zuten Laborarien Matxinadan laborarien alde jokatzeagatik (1525). Alemaniako eskultore nagusietakoa izan zen, molde gotikoa utzi eta Pizkundeko artea nagusitzen hasi zen garai hartan. Erretaulak Alemaniako azken gotikoaren tradizioan moldatu bazituen ere (1499-1505, Rothenburgko erretaula), molde berriak nagusitu ziren bere harrizko giza irudi bakezko eta harmoniatsuetan (Adan eta Eva, Würzburgeko kapera). Aipagarria da, bestalde, Henrike II.aren eta haren emazte Kunegundaren hilobia (1499-1513, Bambergeko katedrala).
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo loturak