Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
G.H. Dorr (Tom Hanks) irakasle bitxia Munson andrearen (Irma P. Hall) etxera iritsi berri da, adineko emakumezko beltz alarguna, eta bertan ostatu hartuko du. Bide batez beheko sotoa ere alokatuko du, Berpizkundeko musika garaiko musika-tresnekin jo ohi duen bere taldearen entsegu lekua izan dadin.
Baina musika talde hau trikimailu edota azpijoko bat besterik ez da, handik hurbil dagoen "Bandit Queen" ontzi-kasinoko dirua lapurtzeko asmoz profesoreak elkartu dituen gaizkile xelebreez osatutako talde bat baita.
Lapur taldea alproja xelebre hauek osatzen dute:
G.H. Dorr irakaslea (Tom Hanks), Hegoaldeko zaldun planta eta hizkuntz hiletan aditua, hizketan eta zurikerietan aritzeko trebea oso.
Gawain (Marlon Wayans), "Bandit Queen" ontzi-kasinoko langile beltz, gazte eta ahoberoa.
"Jenerala" (Tzi Ma), tuneletan aditua den 50 urte inguruko asiar ixil, erretzaile eta petrala.
Lump (Ryan Hurst), kankailu ergela, taldeko indartsua da.
Dirua ohosteko plana honetan datza: Munson andrearen sototik tunel bat ireki, bertako hormak lurrez eginak baitira, eta handik ontzi-kasinoaren diru biltegiaren hormaraino doan tunela zulatzea; Gawainek hormako zuloa estaliko du, eta Garth eta Jeneralak tunela eraitsiko dute.
Halere, filma eta plana bera aurrera doazen einean gauzak erabat nahastu eta ezusteko amaiera emango da.