Terra Nova (euskaraz "Lur Berria") Robert Falcon Scott-ek 1910 eta 1913 artean Antartikara egindako espedizioan erabili zuen ontzia izan zen. Dundee-n (Eskozia) 1884an eraiki zen itsasontzia eta 1943ko irailaren 13an hondoratu zen Groenlandian.
Historia
Itsasontzia polar eskualdeetarako bereziki diseinatuta dago. Bere lehen lan zientifikoa Artikoko 1894-1897ko Jackson-Harmsworth espedizioaren erreserba-ontzi gisa izan zen. 1898. urtean, Bowring Brothers armadoreak erosi zuen eta Arthur Jackman-en agindupean nabigatu zen. Urte batzuk geroago, Abram Kean kapitainak gidatu zuen.[1]
1903an, SY Morning baleontziaren konpainiarekin nabigatu zen, Robert Falcon Scott-en RRS Discovery itsasontzia izotzetik askatzeko izen bereko espedizioan, McMurdo itsasartean.
Erreferentziak
Kanpo estekak