Sunway TaihuLight

Sunway TaihuLight (Txinako: 神威·太湖之光) txinatar superkonputagailua da, 2016ko ekainean TOP500 zerrendako azkarrena [1][2], LINPACK benchmarkean 93 petaflops[3] eskuratuta. Hau da, ia hiru aldiz azkarragoa, aurreko azkarrena baino, Tianhe-2, zeinak 34 petaflops lortzen baitzituen. 2016ko ekaineko GREEN500 zerrendan ere hirugarren energia-eraginkorrena da ordenagailu hau,[4]  6 051,30 MFLOPS/W emaitzarekin. National Research Center of Parallel Computer Engineering & Technology-ek (NRCPC) diseinatu du eta Superkonputazio Zentro Nazionalean, Wuxi hirian Wuxi, Jiangsu probintzian, Txinan kokatuta dago.[1][3]

Arkitektura

Sunway TaihuLight-ek guztira 40 960 SW26010 manycore 64-bit RISC prozesadore erabiltzen ditu, hauek Sunway arkitekturan oinarritzen dira.[5] Txip bakoitzak 256 prozesatzeko nukleo ditu, eta lau nukleo gehigarri  sistema kudeatzeko. Denera 10 649 600 CPU core ditu.[5]

Prozesadore bakoitzaren nukleoak 64 KB-eko scratchpad memoria dauka datuetarako (eta 16 KB[5] aginduetarako) eta komunikazioa txip barneko sarearen bitartez egiten da,  cache hierarkia tradizionala izan beharrean.[6]

Softwarea

Superkonputagailuak bere sistema eragile propioa du, Sunway RaiseOS 2.0.5, Linuxen oinarritutakoa.[5] Erabiltzaileen kodea paralelizatzen laguntzeko sistemak OpenACC 2.0-ren  inplementazio propioa du.[7]

Erreferentziak

  1. a b Clark, Jack; King, Ian (2016-06-20).
  2. "China builds world's most powerful computer".
  3. a b "China Tops Supercomputer Rankings with New 93-Petaflop Machine". www.top500.org.
  4. "The Green500 List - June 2016".
  5. a b c d Dongarra, Jack (2016-06-20).
  6. Lendino, James (2016-06-20).
  7. Fu, H H; Liao, JF; Yang, J Z (2016).

Kanpo estekak