Sugerren Arranoa porfirozko ontzi bat da, hegoak zabalduta dituen arrano baten itxura duen zilarra urreztuaren muntai batez apainduta. Objektuaren armazoia 1130-1140 urteetan egin zen, Suger abadearen agindupean. Egileak Parisko edo Lotaringiako artisauak izan ziren. Oinarrian antzinako ontzi bat hartu zuten. Arranoa Saint-Denisko basilikaren altxorraren partea zen. Egun Louvreko museoan ikus daiteke.[1]
Historia
Sugerrek, Saint-Deniseko abadeak, bere administrazio-lanari (De administratione) liburuari amaiera ematen dio altxortegian jarri zituen ontzi liturgikoei eskainitako pasarte batekin; horietatik beste bi Louvren ere ikus daitezke. Idazten du nola, kutxa batean gordeta zegoen porfido eder lontzi hau, arrano bihurtzeko ideia izan zuen, horretarako zilar urreztuaz egindako armazoi bat aginduz. Harrapariaren lepoaren oinarrian idatzita zituen latinezko bi bertsoek ("versiculi") bere pentsamenduak laburbiltzen dituzte: "Includi gem(m)is lapis iste meretur et auro / Marmor erat, sed in his marmore carior est"; euskaratuta "Harri hau urre eta harribitxiz betea izatea merezi du. Marmola zen, baina marmola baino ederragoa da orain".[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak