Staple Inn Londresko Tudor garaiko eraikin ikusgarria da. Hirian dauden lau Inns of Court eraikinetako baten atala da, Gray's Inn-ena hain zuzen ere. Inns of Court hauek barrister abokatuen formakuntza instituzioak dira.
Holborn barrutian dago kokaturik, Camden udalerriaren hegoaldean, City of London eta Westminster Hiriarekiko mugan.
Historia
Staple Inn eraikina 1585koa da. Hasiera batean artilea pisatzeko eta honen gaineko inpostuak zehazteko erabili zen (the wool staple), hortik bere izena. 1666ko Londresko Sute Handitik salbu geratu zen baina 1944an alemaniar hegazkien bonbaketek nabarmen kaltetu zuten. Berehala berreraiki zuten ordea.
Iruditegia
- Metro geltokia: Chancery Lane
Kanpo estekak