Sinesteen alderako isuria[1] gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat.[2] Argudioen indarra aukeratzeko joera da, haien konklusioaren onargarritasunean oinarrituta, ondorio hori zein sendoki sostengatzen duten baino.[3] Litekeena da pertsona batek bere balioekin, sinesmenekin eta aurretiko ezagutzekin bat datorren ondorio bat babesten duen argudio bat onartzea, ondorioen aurkako argudioak baztertzen dituen bitartean.[4] Sinesteen alderako isuria akats biziki arrunta da, eta, beraz, esanguratsua; gure sinesmenek erraz itsutu eta okerreko ondoriora irits gaitezke. Sinesteen alderako isuriak hainbat arrazoibide-zereginetan eragina du, besteak beste, baldintza-arrazoibidean, harreman-arrazoibidean eta arrazoibide iragankorrean.
Erreferentziak