Sinagoga Zaharra (alemanez: Alte Synagoge) Europan hobekien kontserbatzen den Erdi Aroko sinagogetako bat da.[1] Zatirik zaharrenak XI. mendearen amaieran eraiki zituzten. Eraikinaren zati gehienak 1250 eta 1320 artekoak dira. 2015ean Gizateriaren Ondare izendatua izateko proposatu zuten.
2009tik aurrera tokiko juduen historia-museoa izan da. Erfurteko altxorra han mantentzen dute. 1998an aurkitu zuten eta Erdi Aroko txanpon, bitxi eta metalezko piezen bilduma da. Museoak, Erfurten eskuizkribu hebrearren kopiak ere baditu. Erlijio-eskuizkribu arraroen bilduma bat du, Erdi Aroan Erfurteko komunitate juduarenak izan zirenak.
Erreferentziak
Kanpo estekak