Shannonen adierazlea edo Shannon-Wienerren adierazlea , H' ikurrez irudikatzen dena, aniztasun adierazlea da, besteak beste, ekologian erabiltzen dena bioaniztasuna aztertzeko.
Kalkulua
Ekologia alorrean:
- : i-garren espezieko banako edo ale kopurua.
- : Espezie kopurua, espezie ugaritasuna ere deritzona.
- Banako guztien kopurua.
Aurreko balio hauetatik abiatuz, espezie bakoitzaren ugaritasun erlatiboa kalkulatzen da:
Shannonen adierazlea honela kalkulatzen da azkenik:
Adierazlea maximora heltzen da espezie guztiek kopuru berdinak dituztenean:
Zenbat eta handiagoa izan, aniztasuna handiagoa dela esan daiteke.
Adibidea
Eremu batean jasotako espezieen banakoak zenbatu ondoren, Shannonen adierazlerako kalkulua azaltzen da ondoren:
Espeziea
|
Banakoak
|
p proportzioa
|
p*ln(p)
|
A
|
2
|
0.13
|
-0.27
|
B
|
8
|
0.53
|
-0.34
|
C
|
1
|
0.07
|
-0.18
|
D
|
1
|
0.07
|
-0.18
|
E
|
3
|
0.2
|
-0.32
|
Azken zutabeko baturaren aurkakoa da Shannonen adierazlea: