Santo Domingo eliza Soria hirian dagoen tenplu katoliko bat da. XII. mendean eraikitakoa da, nahiz eta geroztik erreformak eduki dituen.
Monumentu Historikoa izendatu zuten 1931an.
Ezaugarriak
Tenpluak hainbat garaitako elementuak ditu.
Gurutzadura eta alboan daukan komentua XVI. mendekoak dira, pizkunde berantiarrekoak. Iparraldean daukan dorrea eta mendebaldeko fatxada, aldiz, XII. mendekoak dira, erromaniko estilokoak.
Fatxada
Arku itsuekin osatutako bi ilara dauzka elkarren gainean. Atariaren gainean arrosa leihoa dauka.
Atariak lau arkibolta dauzka frontoi baten inguruan. Hemen, Pantokratorra ikus dateke mandorlan sartuta, lau ebanjelariak inguruan dituela. Pantokrator honen berezitasuna da Aitak daukala Kristo magalean, eta ez Amabirjinak.
Kapiteletan Itun Zaharreko gertakariak agertzen dira.
Argazki galeria
-
Absidea eta dorrea
-
Arrosa leihoa
-
Ataria
-
Arkiboltak eta Pantokratorra frontoian
-
Atariko kapiteletako irudi batzuk
-
Elizaren alboan dagoen komentua
-
Erdiko nabea barrutik ikusita
Kanpo loturak
https://www.turismosoria.es/que-ver/monumentos/iglesia-de-santo-domingo/