San Migel Goiaingeruaren parrokia Lazkaon (Gipuzkoa) dagoen eliza da, XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen hasieraren artean eraikitakoa. Martin de Apaztegi eta Domingo de Aristiburu arkitektoak izan ziren elizaren eraikuntzaren arduradunak. Beranduago, 1636 urtean Martin de Abariak aldarea zabaldu zuen eta eraikuntza lanak amaitu zituen. Hala ere, 1664 urtera arte ez zen sakristia berria eraiki.
Oinplano errektangeluko eraikina da. Erretaula nagusia neoklasikoa da, 1791 urtean Diego Díaz del Vallek diseinatu zuena. Beste bi erretaula ere baditu, Santo Domingo erretaula, ebanjelioaren alboan kokatzen dena. Azken hau Domingo de Etxeberria]]k eraiki zuen 1619 urtean.
Andre Mariaren erretaula, epistolaren ondoko kaperan dago. 1631 urtean Migel de Zozayak eraiki zuen.
Iruditegia
-
Erretaula nagusia
-
Andre Mariaren erretaula
-
Ikuspegi orokorra
-
Sarrera
Erreferentziak
- «Artea» Lazkao (Auñamendi Entziklopedia) (Noiz kontsultatua: 2010-7-8).
Ikus, gainera
Kanpo estekak