Ronald Ellwin Evans Jr. (St. Francis, Kansas, 1933ko azaroaren 10a - Scottsdale, Arizona, 1990eko apirilaren 7a) estatubatuar astronauta izan zen. Ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen Kansasko Unibertsitatean eta Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan sartu zen. Borroka-pilotua izan zen Vietnamgo Gerran. NASAk hautatu zuen 1966an. 1972ko abenduan Apollo 17 misioan parte hartu zuen Eugene Cernan eta Harrison Schmittekin batera. Ilargiari "Apollo" azken misioa izan zen. Evans aginte moduluko pilotua zen eta 75 aldiz orbitatu zuen ilargiaren inguruan 148 orduz. Lurrerako itzuleran, ontziz kanpoko ibilaldi bat egin zuen.
1975ean Apollo-Soyuz misioan parte hartu zuen.