Rhovanion

Rhovanion, Eraztunen Jauna eta Silmarillionen, Erdialdeko Lurraldeko eskualde zabal bat da, Mendi Lainotsuen ekialdean. Hemen aurkitzen ziren Oihan Beltza eta Lurralde Nabarrak. Sindarinez, Rhovanionek, "Galtzearen lurraldea" esan nahi du. Lurralde Latzak bezala ere ezagutzen da

Eguzkiaren Hirugarren Aroan, Rhovanionen, Gizakien zenbait erresuma egon ziren, ia beti Gondorren aliatuak izan zirenak. Nagusienetako bat, Gondorreko erregeekin senidetuta egotera ere iritsi zen, Eldakar erregearen garaitik aurrera. Hala ere, Eraztunaren Gerraren garaian, dirudienez, antzinako erresuma horien ezertxo ere ez zen geratzen, Oihan Beltzeko Gizakiak, Beorntarrak, Haraneko Hiriko Gizakiak eta Esgarothekoak bezalako herriak izan ezik. Lurralde hauetan, Anduin ibaitik gertu, bizi izan ziren Eotheodak, Rohirrimen arbasoak. Rhovanionetik datoz, baita ere, Hobbiten arbasoak.

Rhovanion, Tolkienen istorioetan gertatzen diren bidaia garrantzitsu baten eskenategi izan zen: Handik bidaiatu zuen Thrain II.a nanoak, eta han harrapatu eta eraman zuten Dol Guldurrera. Ondoren, handik bidaiatu zuten Thorinek eta bere konpainiak, Ereborrerantz. Lurralde Latzetan zehar bidaiatu zuten Aragornek eta Gandalfek Gollumen bila, eta han harrapatu zuten azkenean, Thranduil erresumara eramanez.