Radio Gorbea

Radio Gorbea
Datuak
HerrialdeaBizkaia

Radio Gorbea euskal hiriburuko irrati pribatu batekin sortutako irrati independente bat da.  Gasteizen jaio zen 1990eko ekainean. Hasiera-hasieratik, irratiko helburuak oso zehatzak ziren: tokiko bokazio aparta, estilo laua, oso dinamikoa eta alaia izatea, eta musika eta informazioa uztartzean oinarritutako programazioa lokutatzea. Egun irrati-formula izeneko musika eta informazio irratia da. Radio Gorbea irratiak bi euskarri ditu: irrati katea 93.1 FM eta web orrialdea.

Radio Gorbea irrati txikia da. Sozietate mugatu gisa forma juridikoa du. Nervión Komunikazio Taldearen barnean dago.

Programak

Radio Gorbea hedabideak irrati saio eta webgune propioa dauka, biak euskaraz eta gaztelaniaz landuak. Batean zein bestean eduki berdinak jorratzen dira.

  • El Madrugador con Josefi; Radio Gorbearen iratzargailu-programa da. Astelehenetik ostiralera, goizeko 7:00etatik 10:00etara emititzen da. Programa honetan gai hauek entzun daitezke: prentsako titularrak, eguraldiaren iragarpena, Euskadi osoko tenperaturak eta eragin eremuak, txutxu-mutxuak, tokiko berriak.
  • Madrugador- Txiki Klub; programa hau astelehenetik ostiralera entzun daiteke goizeko 8:30etik 9:00etara. Tarte honetan haurrentzako abestiak entzun daitezke, baita familiako txikienentzako asmakizunak ere. Programa honen asmoa da ehunka haurrek irratia entzutea gosaltzen edo eskolara joaten diren bitartean.
  • La Mañana Gorbea; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, musika-selekziorik onena, eskaintzak, tokiko berriak, kultur agenda, protagonista batzuk eta kalearekiko loturak, hiri honetan egosten denaren xehetasunik ez galtzeko.
  • La Sobremesa; egunero, astelehenetik ostiralera eta 13:00etatik 14:00etara. musika-aniztasuna, telefono bidezko abesti-eskaintzak, kultur agenda, informazioa, salerosketa, alokairu eta lan- eskaintzak eta asteko diskoa.
  • La Familia Cumpple; 14:00etatik 15:00etara, astelehenetik igandera, jendea zoriontzeko unea da, deien bidez eta eskaintza-abesti batekin.
  • La Calle No se Calla; Radio Gorbearen iritzi-programa da. Igandeetan ematen da, 10:00etatik 12:00etara, eta duela zenbait urtetik igandeetan zuzenean jasotzen dituzte entzuleek Gasteiz hobetzeko egiten dituzten kexak eta iradokizunak.
  • El Guateque; Igandero, 17:00etatik 20:00etara, denboran atzera egiteko eta goateke berezi batera joateko eskua eskaintzen dute. Hiru hamarkada gogoan: 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadak.

Egitura eta hedapena

Radio Gorbearen organigrama sinplea da:

  • Zuzendaria: Oscar Sanchez.
  • Esatariak: Oscar Sanchez, Iñaki Rosado, Tito Lagom Sara Esteban, Izaskun Prado, Jon Gomez, Josefi Muiños, Yaiza Arrizabalaga eta Agurtzane Bilbao.
  • Showen arduradura: Iker Fernandez.

Radio Gorbeia Nervión Taldearen jabetzakoa da, eta otsailean zuzendaritza aldatu ostean, parrilla berria egin berri du. Orain, 7:00etatik 18:00etara emititzen du Gasteiztik, parrilla batez ere musikal batekin. Irratiak bere lekua bilatzen jarraitzen du, musika eta aktualitatean oinarritutako programazioarekin. Baina bere audientzia datuak gaur egun irratiaren unerik onenetatik urrun daude. 9.000 entzule, CIESen arabera (2018).

Ikus, gainera

Kanpo estekak