Apolonia Chalupec, ezagunagoa Pola Negri gisa (Lipno, Pomerania, 1897ko urtarrilaren 3a - San Antonio, 1987ko abuztuaren 1a), poloniar antzezlea izan zen.
Zinema mutuko izar handienetako bat izan zen.
Biografia
Amak bultzatuta dantza-ikasketak egin zituen, baina antzezle gisa egin zen ezagun. Lehen agerraldia Varsoviako antzoki batean egin zuen, eta gertakari horretarako aukeratu zuen Pola Negri izena. Berlingo antzokian hainbat lan eszenaratu ondoren, filmak grabatzen hasi zen.
Emakume ederra zen, eta laster ireki zizkioten Hollywoodeko ateak. Charlie Chaplinen eta Rodolfo Valentinoren maitalea izan zen, eta garai haietako beste zinema-izarren maila berean jarri zen, Gloria Swanson eta Greta Garboren mailan, esaterako.
Film aipagarrienen artean ditu: Die Augen der Mumie Ma (1918); Die spanische Tänzerin (1923); Forbidden Paradise (1924); Three Sinners (1928); Mazurka (1935); Hi Diddle Diddle (1943).
Erreferentziak