Piloteen tinkatze-makina

Piloteen tinkatze-makina (marka: Caterpillar)

Piloteen tinkatze-makinak (edo pilote-tinkatzaileak), lurrean piloteak sartzeko erabiltzen diren artifizioak dira, eraikinen edo beste egitura batzuen zimenduei euskarria emateko. Piloteen tinkatze-ekipoekin lan egiten duten eraikuntza-taldeko kideei ere erreferentzia egiteko erabiltzen da terminoa.

Piloteak tinkatzeko, makinaren gabiak, gidarien bitartez, pisu bat igotzen du, eta ondoren, haien artean irristatzen uzten du horrela piloteen goiko aldea kolpatuz; hau da, pilotea tinkatuz. Pisua altxatzen denez, sistema hidrauliko bat. Diesel-motor bat edota lurrun-makina bat erabiltzea ekar dezake; baita eskuz egitea ere.

HISTORIA

Erromatar piloteen tinkatze-makina (erreplika), Rhineko Julio Zesar zubiaren eraikuntzan erabilia (K.a. 55)

Gabia mota honen asmakuntzari buruzko aldarrikapen batzuk daude.

Abhandlung vom Wasserbau an Strömen, 1769ko XVIII. mendeko pilote-tinkatzailea

1475ean, Francesco di Giorgioren Trattato di Architectura tratatuan, piloteen tinkatze-makina baten marrazki mekanikoki konplexua bat agertu zen. Gainera, beste hainbat asmatzaile ospetsuri egotzi izan zaie: James Nasmyth (Alexander Nasmythen semea), zeinak 1845ean piloteak tinkatzeko lurrun-makina bat asmatu zuen[1], James Valoue[2] erloju-konpontzailea, Count Giovan Battista Gazzola[3], eta Leonardo da Vinci[4]. Beraz, guztiei aitortu zaie makina asmatu izanaren meritua.

Hala ere, Eskoziako Oakbanken eta Tay lakuan Crannogs eraikitzeko piloten tinkatze-makinen antzeko artifizio bat bat erabili zela erakusten duten frogak daude[5]. 1801ean, John Rennie-ri Britainia Handian lurrun-gabia  egitea bururatu zitzaion[6]. Alabaina, Estatu Batuetan  Otis Tuftsiari egozten zaio lurrun-gabia asmatzea[7].

MOTAK

Piloteen tinkatze-makina, 1917

Piloteen antzinako tinkatze-ekipoak gizakien edo animalien indarrez altxatzen ziren, gehienetan poleen bidez, eta gero, pisua pilotearen goiko muturretik askatzen zuten.

Berriz, piloteak tinkatzeko ekipo modernoek hainbat metodo erabiltzen dituzte pisua altxatzeko eta pilotea gidatzeko.

DIESEL-MAILUA

Diesel-mailu moderno bat bi aldiko diesel-motor handi batez osatuta dago. Pisua pistoia da, eta pilotearen goiko aldera konektatzen den aparatua zilindroa. Piloteen tinkatzea pisua igoz hasten da; oro har, garabiaren kable batek, gabiari eusten dionak, airea xurgatzen du zilindro barrura, diesel erregaia zilindroan injektatuz. Askatze azkarreko mekanismo baten bidez, pisua erortzen uzten da eta aire/erregai-nahasketa konprimatzen du, diesel erregaia sugar-puntura berotu arte. Horren ondorioz, nahasketa piztu egiten da, ondoren, pilotearen burura erortzen den pisuari energia transferitzen zaio eta pisua altxatzen da. Pisuaren igoeraren ondorioz, aire freskoa xurgatzen da, eta zikloak jarraitu egiten du erregaia agortu edo operadoreak geldiarazi arte.

KABLE BERTIKALEKO SISTEMAK

Ibilbide bertikaleko kableak dituzten motakoak izan ohi dira: kaxaren deribazio-motak eta konexio-motak. Sistema horietan, motor elektriko batek pisuari lotutako kable bat tiratzen du, gidari batetik igoz. Goiko puntura iristean, motorraren enbragea deskonektatu egiten da, eta pisuak pilotea jotzen du. Kutxa-kableak oso arruntak dira AEBtako hegoaldean; spud-kableak berriz, AEBtako iparraldean, Kanadan eta Europan.

MAILU HIDRAULIKOA

Mailu hidraulikoa piloteentzako mailu mota moderno bat da, eta, dieselaren ordez, sistema hidrauliko bat erabiltzen du, altzairuzko hodiak, hormigoi aurrefabrikatuzkoak eta zurezko piloteak sartzeko. Mailu hidraulikoak onargarriagoak dira ingurumenerako, mailu zaharragoak eta eraginkortasun txikiagokoak baino, kutsatzaile gutxiago sortzen baitituzte. Kasu askotan, zarata nagusia mailuak pilotearen gainean duen inpaktuak edo mailuaren osagaien arteko talkek eragiten dute; beraz, sortzen den zarata-maila diesel-mailuen antzekoa izan daiteke.

ERAGINGAILU HIDRAULIKO BIDEZKO TINKATZEA

Zubi baten pilotajea, tinkaketa-sistema moderno batekin.

Tinkatzeko ekipoak eragingailu hidrauliko baten bidez, hau da, pistoi hidraulikoak erabiliz, piloteak instalatzen ditu. Sistema hau nahiago da bibrazioa arriskutsua denean.

Badira piloteak tinkatzeko ekipo konbentzionaletara egoki daitezkeen osagarriak, aldi berean manpara motako 2 pilote pare tinkatzeko. Hidraulikoki eragindako beste tinkatze-ekipo batzuk jada badauden manpara motako piloteen gainean jartzen dira, eta aurrez tinkatutako piloteei heltzen diete. Sistema horri esker, presio- eta erauzketa-indar handiagoa erabil daiteke, erreakzio-indar handiagoa garatzen baita. Erreakzioan oinarritutako makinek 69 dB baino ez dituzte bibratzen eta 7 m-ko distantziara iristen dira bibrazioak. Horri esker, piloteak instalatu eta erauz daitezke eremu sentikorretatik hurbil, non metodo tradizionalek arriskuan jar dezaketen dauden egituren egonkortasuna.

Ekipamendu eta metodo hauek Katrina urakanaren ondoren New Orleanseko barneko drainatze-sistemaren zati batzuetan erabili ziren, baita zarata, bibrazioa eta sarbidea kezka diren proiektuetan ere.

PILOTE-TINKATZAILEA / ERAUZGAILU BIBRAKORRA

Piloteen tinkatze-makina bibrakor bat, diesel-motor batek bultzatutako altzairuzko H formako pilote baten gainean.

Piloteentzako bibrazio-piloteen tinkagailuek pisu eszentriko kontrarrotatzaileen sistema bat dute. Motor hidraulikoek eragiten dituzte, eta bibrazio horizontalak ezerezteko diseinatuta daude; bertikalak, berriz, pilotera transmititzen dira. Piloteak tinkatzeko makina pilotearen gainean jartzen da hondeamakina edo garabi batekin, eta piloteari lotzen zaio besarkagailu edo/eta berno baten bidez. Erauzketa, normalean, aldi baterako zimenduak eskoratzeko erabiltzen diren "H" altzairuzko piloteak berreskuratzeko erabiltzen da.

Fluido hidraulikoa mahuka bidez gidariaren burura garraiatzen da, horretarako diesel-motor batekin funtzionatzen duen ponpa bat erabili behar da. Motor honek, atoi baten gainean edo furgoneta batean kokatuta egongo da Gabia dragalina-hondeamakina batekin konektatuta dagoenean, hondeamakinaren diesel-motorrak bultzatzen du.

Piloteen tinkatze-makina bibrakorrak zarata arintzeko aukeratzen dira askotan, esaterako, eraikuntza egoitzetatik edo bulego-eraikinetatik gertu dagoenean, edo ohiko piloteen tinkatze-makina bat erabiltzeko espazio libre bertikal nahikorik ez dagoenean (adibidez, zubi-zutabe batean edo horma-bularreko zapata batean pilote osagarriak instalatzean). Hainbat bibrazio-abiadurako piloteen tinkatze-makinak daude eskuragarri, minutuko 1200 bibraziotik hasi eta 2400 VPMra artekoak. Aukeratutako bibrazio-tasan eragina dute lurzoruaren baldintzek eta beste faktore batzuek, hala nola energia-baldintzek eta ekipoaren kostuak.

PILOTATZE-PLATAFORMA

Junttan-ek Finlandiako Jyväskylä-n bereziki eraikitako piloteak sartzeko ekipo bat.

Pilotatze-plataforma bat erabiltzen da lurzoru hareatsuetan, buztinean, buztin lohitsuan eta antzeko inguruneetan zuloak egin behar dituzten zimendu-proiektuetan. Ekipo horiek hainbat osagarri erabil ditzakete: torloju labur bat (lurzoru lehorrerako), koilara birakari bat (lurzoru hezerako) edo nukleo-zulatzaile bat (arrokarako), beste aukera batzuekin batera.

Bide azkarrak, zubiak, industria-eraikinak eta eraikin zibilak, diafragma-hormak, ura kontserbatzeko eta ezpondak babesteko proiektuak dira, besteak beste, pilotaje-ekipoak behar dituzten proiektuak.

INGURUMEN-ONDORIOAK (PILOTEAK ITSAS ZABALEAN TINKATZEA)

Piloteen tinkatzeak uretan eragindako soinu-presioa kaltegarria izan daiteke inguruko arrainentzat. Estatuko eta tokiko agentzia erregulatzaileek piloteen tinkatzailearekin lotutako ingurumen-arazoak kudeatzen dituzte. Zarata-muga 160 dB SEL da 750 m-ra. Arintze-metodoen artean daude burbuila-gortinak, puxikak, barne-errekuntzako ariete-mailuak eta abar.[8]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hart-Davis, Adam. (2017-04-03). Engineers: From the Great Pyramids to Spacecraft. Dorling Kindersley Limited ISBN 978-1-4093-2224-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  2. «Image of valoue's piledriver, 1752. by Science & Society Picture Library» www.scienceandsociety.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  3. «Pile-driver» web.archive.org 2005-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  4. «Museo Nazionale della Scienza e della Tecnologia» www.museoscienza.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  5. «BBC - History - Scottish History» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  6. (Ingelesez) Fleming, Ken; Weltman, Austin; Randolph, Mark; Elson, Keith. (2008-09-25). Piling Engineering, Third Edition. CRC Press ISBN 978-0-203-93764-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  7. (Ingelesez) R. C. Seamans Jr., NASA Figure, Dies at 89 (Published 2008). 2008-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  8. «Suche | BFN» www.bfn.de (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).