Pasaiako badiaGipuzkoako mendebaldean dagoen itsas sarrera estua da. Gaur egun Pasaiako portua dago bertan, Gipuzkoako itsas-portu nagusia. Oiartzun ibaia eta Molinao errekak bertan isurtzen dituzte urak eta iparraldean bi tontorrek mugatzen dute, sarrera sakon eta estua sortuz.
Pasaia, Donostia, Lezo eta Errenteria artean banatzen ditu bere lurrak. Gipuzkoako historian gatazka puntua izan da, bere kontrola udalerri horien artean lehian egon baita.