- Artikulu hau hondartzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pampelonne».
Pampelonne Proventza-Alpeak-Kosta Urdinareko hondartza da, Ramatuelle udalerrian dagoena. 4,5 kilometroko luzera du eta Saint-Tropezetik gertu dagoelarik, bertoko hondartzatzat hartu dute. Udako hilabeteetan zehar, bertoko kanpin, klub eta jatetxeei esker turistez beteta dago.