O'Higgins aintzira edo San Martín aintzira, Andeetan, Txile eta Argentina artean, dagoen aintzira da. Txilen O'Higgins izena ematen zaio eta Argentinan San Martín esaten zaio.
Amerikan sakonera handiena duen aintzira da eta munduko bosgarrena[1].
Geografia
Itxura oso irregularra duen aintzira da eta 1013 km²-ko azalera hartzen du, hauetatik 554 km² Txilen eta gainerako 459 km² Argentinan dago. Andeetan 255 metrotako altueran glaziarrek sorturiko aintzira da.
Zortzi adar ditu eta izotza urtzeak elikaten du aintzira Mayer ibaiaren bidez. Pascua ibaia da aintzirako urak Ozeano Barean isurtzen dituena. 2003an egindako ikerketa batek erakutsi zuen 836 metrotako sakonera maximoa duela, horrek Amerikako sakonena eta munduko bosgarrena egiten du.
Turismoa
Ortzadar amuarrainaren eta Bagre bagre arrainaren arrantzak turista ugari erakartzen ditu O'Higgins aintzirara[2]. Horretaz gain inguruko mendietan trekkingak egiteko toki estimatua da.
Erreferentziak
Kanpo estekak