Nikolai Golitsynen kabinetea

Golitsyn Gobernua
Trepov Golitsyn Lvov [1]
Gobernua
ErakundeaErrusiako Inperioko Ministroen Kontseilua
Sorrera1917ko urtarrilaren 9
Bukaera1917ko martxoaren 15a
Iraupena65 egunak
Osaera

Nikolai Golitsynen kabinetea, Nikolai Golitsyn printzearen gidaritzapean Errusiako Inperioaren Ministroen Kontseiluaren osaketa, Errusiako azken kabinete inperiala izan zen, 1917ko urtarrilaren 9tik 1917ko martxoaren 12ra arte jardunean zegoelarik, Otsaileko Iraultzan amaitu zen garai oso nahasi batean.

Golitsynen kabineteak erronka askori egin behar izan zien aurre, batez ere elikagaien eta garraioaren krisiarekin lotuta. Ahaleginak ahalegin, gobernuak zailtasunak izan zituen ordena mantentzeko eta herrialdearen egoera politiko eta soziala kudeatzeko. Golitsyn bera ere ez zegoen ziur kargua hartuko ote zuen, eta Nikolas II.a tsarrari bere izendapena bertan behera uzteko eskatu zion, baina tsarrak uko egin zion.

Bere agintaldi laburrean, kabinetea astean behin edo bitan bildu zen ofizialki, eta gai kritikoetan jarri zuen arreta, hala nola Dumaren deialdian eta harekiko lankidetzan. Hala ere, egoera berehala okertu zen, eta 1917ko martxoaren 12an, Ministroen Kontseiluak bere azken bilera egin eta tsarrari formalki uko egin zion.

Kabinetea

Ministroen Kontseilua, 1917ko urtarrilaren 9a – martxoaren 15a
Funtzioa Margolana Izena eta abizenak Denbora
Ministro Kontseiluko presidentea Nikolai Golitsyn 1917ko urarrilaren 9a – martxoaren 15a
Barne Arazoetako ministroa Aleksandr Protopopov
Finantza ministroa Piotr Bark
Kanpo Arazoetako ministroa Nikolai Pokrovski
Trenbideetako ministroa Edward Krieger-Voinovski
Justizia ministroa Nikolai Dobrovolski
Gerra ministroa Mikhail Beliaiev
Hezkuntza Nazionaleko ministroa Nikolai Kultxitski
Gorte Inperialeko ministroa Vladimir Fredericks
Itsas Armada ministroa Ivan Grigorovitx
Merkataritza eta Industria ministroa Vsevolod Shakhovskoi
Nekazaritza ministroa Alexander Rittitx
Estatuaren kontrola Sergei Feodosiev
Prokuradorea Nikolai Raev

Erreferentziak