Narvako setioa
| Narvako setioa | |||
|---|---|---|---|
| Data | 1704ko uztailaren 8tik abuztuaren 20ra | ||
| Lekua | Narva | ||
| Koordenatuak | 59°22′45″N 28°12′02″E / 59.37917°N 28.20056°E | ||
| Emaitza | Errusiar Inperioaren garaipena | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| |||
| Indarra | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
Narvako setioa (errusieraz: Осада Нарвы, translit.: Osada Narvy[1], suedieraz: Belägringen av Narva) edo Narvako bigarren gudua, Narva hiriko Errusiar Inperioak egindako bigarren setioa izan zen, 1704ko uztailaren 8tik abuztuaren 20ra gertatu zena, Iparraldeko Gerra Handian. Narva Suediar Inperioaren parte zen.
Setioa, Narvako gudutik lau urtera gertatu zen, non errusiarrak hiriaren defendatzaile suediarren armada txikiago batek garaitu zituen. Petri I.a Errusiakoa tsarrak armada berrantolatu zuen eta Narva harrapatu eta Suediar Ingria okupatzen saiatu zen. Errusiarrek 1617an eman zioten eskualdea Suediari.[2]
Boris Xeremetev mariskalak zuzendutako 20.000 soldaduko armada batek Tartu hiria harrapatu zuen ekainaren 24an, eta Georg Benedikt von Ogilvyk zuzendutako armadak Narva setiatu zuen. Suediako armada defendatzailea infanteriako 3.800 soldaduk eta zalditeriako 1.300 soldaduk osatzen zuten, eta Henning Rudolf Horn af Ranzien zuen buru.
Setio luze baten eta aurrez aurreko hiru erasoren ondoren, errusiarrek Narva hartu zuten 1704ko abuztuaren 20an, eta ehunka defendatzaile suediar eta biztanle sarraskitu zituzten, Petri I.ak geldiarazi baino lehen. Horn jenerala, zenbait ofizial eta soldadu suediar asko harrapatuak izan ziren, eta 3.200 hildako jasan zituzten setioan eta ondoren. Errusiarrek 3.000 gizon galdu zituzten, nahiz eta kalkulu batzuk 10.000ra igo.
Abuztuan, Petri I.ak Narvako ituna sinatu zuen hirian, eta Sandomierzeko Konfederazioa Errusiarekin lerrokatzea lortu zuen Suediaren aurkako gerran.
Irailaren 11n, bizirik atera ziren herritarrek Petri I.ari leialtasuna zin egin zioten udaletxeko eraikineko patioan, eta hiria Errusiar Inperioan sartu zen.
Erreferentziak
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ Tucker, S.C., 2010, A Global Chronology of Conflict, Vol. Two, Santa Barbara: ABC-CLIO, LLC, ISBN 9781851096671
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.