Mugitu! Mugimendua, labur M!M, AHT (abiadura handiko trena) azpiegituraren aurkako desobedientzia zibileko Hego Euskal Herriko gizarte mugimendu bat da.[1]2010eko ekainean sortu zen. Mugimenduaren oinarri dira antolakuntza eza (buruzagitza eta azpiegiturarik gabe dihardute) eta indarkeriarik eza.
2010eko urriaren 24an, Hego Euskal Herriko zenbait ibai kalterik eragiten ez duen fluoristeina izeneko substantziarekin berdez tindatu zituzten, herritarren arreta erakartzeko.