Mohamed Ahmed (Mutsamudu, 1917ko uztailaren 2a – ibidem, 1984ko urtarrilaren 27a) Komoreetako estatuburukide izan zen 1978ko maiatzaren 23tik urriaren 3ra.
Allaoui sultanaren ondorengoa izan zen. Kolonia garaian Komoreetako Kontseiluko lehendakariordea izan zen 1951 eta 1962 bitartean, eta Frantziako Nazio Biltzarrako diputatua 1962 eta 1978 bitartean. Bertan, laguntzak lurraldeetara gaizki banatu izana eta Komoreetako egoera ekonomiko eta sozial zaila salatu zituen.
Gogo biziz babestu zuen Ali Soilih agintetik kendu zuen estatu-kolpea, eta 1978ko maiatzean izendatu zuten Direktorio politiko militarreko presidentekide, Ahmed Abdallahrekin batera. Urritik aurrera, Abdallah bihurtu zen agintari bakarra.