Luis Mauro Urriza Oteiza (Aiegi, Nafarroa, 1963ko urriaren 12a - Aiegi, Nafarroa, 2014ko uztailaren 19a) nafar musikaria eta musikagilea izan zen.[1]
Bizitza
Mauro Urriza Aiegin 1963ko urriaren 12an jaio zen Aiegin. Solfeoan, Eskusoinuan, Konposizioan, Orkestra-zuzendaritzan eta Abesbatza-zuzendaritzan goi-tituluduna zen Nafarroako eta Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioetatik.
Musika klasikoan ibilbide akademiko luzearen ondoren, jazz musikak erakarri zuen Mauro eta ikasteari ekin zion berriro: I. Salvadorrekin pianoa, M. Blanco eta G. Kleinekin konposizioa eta I. Askunzerekin harmonia.[2]
Mauro Urriza Jazz Group musika taldearekin bi disko grabatu zituen: Inconquistable eta Blues for Oteiza.
2014ko uztailaren 19an hil zen, 50 urte zituela.
Diskografia
- Inconquistable (2010)
- Blues for Oteiza (2014)
Erreferentziak