Maria Jurievna Xarapova (errusieraz: Мария Юрьевна Шарапова mɐˈrʲijə ʂɐˈrapəvə; Niagan, 1987ko apirilaren 19a) Errusiako tenislari profesionala ohia da, munduko sailkapen zerrendako 1.a. Bere karreran, Xarapovak banakako 27 WTA[1] txapelketa irabazi ditu, tartean 4 Grand Slam[2] torneoak: 2004ko Wimbledon, 2006ko AEBetako Irekia, 2008ko Australiako Irekia eta 2012ko Roland Garros. Binakako 3 WTA txapelketa ere irabazi ditu. 2008an sorbaldan zauritua izan ondoren, kosta egin zitzaion lehenengo ibilbidea berreskuratzea.
2004an, 17 urte zituela, bere lehen Grand Slama irabazi zuen Wimbledoneko finalean Serena Wiliams garaitu ondoren, emaitza 6-1, 6-4 izanik.[3] Bi urte beranduago, 2006an, bigarrena irabazi zuen Estatu Batuetako Irekia Justine Henin tenislari belgikarra garaitu ondoren.[4] Hirugarrena irabazi zuen 2008an, Australiako Irekia Ana Ivanović garaitu ondoren. [5]
2016. urtean positiboa eman zuen meldoniumagatik[6]
2020ko otsailaren 26an, WTAren sailkapenean[7] 373. postuan zegoenean (bere posturik baxuena 2002ko abuztutik) erretiratu egin zen.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak