Manometro

Manometro irekia

Manometro likido edo gas baten presioa edo bi presioren arteko desberdintasuna neurtzeko tresna da, ontzi itxi batean sartutako fluidoen presioa neurtzeko erabiltzen dena bereziki. Manometro sinpleena U formako beirazko hodia da; manometroan, dentsitate jakineko gai bat izaten da (merkurioa, gehienetan); manometroaren alde bat neurtu nahi den fluidoaren ontziari lotzen zaio, hodiaren beste aldea zabalik uzten dela. Hodi barneko gaiak hodian iristen duen mailaren arabera neurtzen da presioa.

Erreferentziak